Amezketako Udalak, aurten ere, udaleku irekiak antolatzea erabaki du ekaineko azken astean eta uztaileko lehen hiru astetan.

 

Udaleku irekietan izena eman ahal izango dute 2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. urte arteko haurrek.

 

Udaleku irekiak ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira, astean 5 egunetan eta 10etatik 13etara.

 

Izena emateko epea maiatzaren 20a arte izango da, eta EZ da onartuko epez kanpoko inskripziorik, aurreko urteetan salbuespen gisa egin izan den bezala.

 

Udalekuetan izena emateko prezioa:

Familia bereko 1 edo 2 parte-hartzaile: 77 € parte-hartzaile bakoitzeko.

Familia bakoitzeko 3 parte-hartzaile edo gehiago: 55 € parte-hartzaile bakoitzeko.

 

Izena emateko,  inskripzio-fitxa bete beharko da, Haurren matrikulazio orria 2023 , eta udaletxera eraman edo gazteria@amezketa.eus helbide elektronikora bidali.

 

Ordainketaren kasuan, ordainketaren ziurtagiria izen emate fitxarekin batera eman beharko da. (ordainketa egiteko kontu korrontearen zenbakia: ES71 2095 5020 0610 6002 4469)

 

Azkenik, esan behar da egun hauetan gurasoei sor dakiekeen edozein zalantza argitzeko, Gazteriako telefono honetara dei daitekeela: 688711675.