Bai, argazkian ikusten duzun haur parkea Amezketakoa da. Bestaldera begiratzeko gonbita egiten du ezta?

 

Tamalez sarrita errepikatzen den irudia duzu begi aurrean. Nork zikintzen du parkea? Bertako erabiltzaile txikiak, haurrak ote dira? Edo kozkortuxeagoak, handiagoak?

Egunero gure haurrak jolastu behar duten gunea ezin da horrela utzi eta tratatu. Edukazio, errespetu eta zibismo ttantta bat nahikoa da hau ekiditeko.

Pipak jan itzazue nahi adina baina pipazalak sartu poltsa batetan eta zakarrontzira bota.

Egoera hauek familia barruan ere hausnartzeko eta hitzegiteko gonbitea egiten dizuegu.

Ea hurrengoan ateratzen dugun argazkia begiratzeko modukoa den.