Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak, LANDAOLA, “Landan Ekin” izeneko egitasmo berria jarri du martxan hainbat erakunde eta eragileren laguntzarekin. Egitasmo honen bitartez, landa ingurunearen dibertsifikazioan eta enplegu sorreran sakontzeko zein lehen sektorea indartzeko xedearekin aurrera egin nahi da, elkarlana, jasangarritasuna eta berrikuntza oinarri izango dituzten proiektuak bultzatuz.

 

Landan Ekin egitasmoaren bitartez, landa eremuan ekintzailetasuna, elkarlana eta ko-sorkuntza bultzatzeko helburu nagusiarekin, landa eremuan gauzatzen diren ekintzak eta proiektuak ezagutaraztea nahi dira, elkar lanaren kultura sustatzearekin batera.

 

Horrela, lehen sektoreko eta elikadura balio kateko pertsona fisiko, juridiko eta elkarteei zuzendutako Gipuzkoako I. Landa-Ekintzaile Sariak sortu dira. Gipuzkoako lurralde historikoan 2023-2024 urteetan garatu edo garatuko diren proiektuei zuzendutakoak.

 

Landan Ekin egitasmoa, sari lehiaketa bat baina haratago doa eta, sarietara aurkezten direnekin ko-sorkuntza saioak antolatuko dira elkarren arteko sinergiak bultzatu eta egitasmo ezberdinak zein praktika aurreratuak ezagutu ahal izateko.

 

Sariketara aurkezteko epea irailaren 11tik urriaren 11ra izango da, landaola@landaola.eus helbidean, edota Tolosaldearen kasuan, Tolomendin tolomendi@tolomendi.eus

 

Sariketari buruzko xehetasun gehiago erantsita dihoan esku-orrian azaltzen dira: LANDAN EKIN eskuorria

 

Bukatu aurretik Landaolatik eskertuko genizueke egitasmo eta sariketa honi buruzko informazioa zabaltzen laguntzea.

 

Argibide gehiago behar izan ezkero www.landaola.eus webgunean edo zuen eskualdeko Landa Garapenerako Elkartearekin jarri harremanetan.