Gaur argitaratu eta bihar indarrean sartuko da, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariaren Ebazpena; zeinaren bidez, Lehendakariaren martxoaren 26ko 16/2021 Dekretuan (martxoaren 6ko 13/2021 Dekretua aldatzekoa) aurreikusten diren neurrien aplikazioaren eraginpean dauden udalerrien zerrenda jaostzen baiten. Zerrenda horretan ez da Amezketa agertzen, beraz Amezketa ez dago itxita, baina bai inguruko herri batzuk, Tolosa adibidez, eta baitere Gipuzkoa aipatzen da. Honek esan nahi du ezin dela Gipuzkoan sartu ez eta atera, ez bada araudiak aurrikusitako kasuetan. Hona hemen aipatu Ebazpena: 2021-apirila-12-Ebazpena-herriak.

Bide batez, indarrean dagoen araudiari buruzko galdera eta erantzunen dokumentua jartzen da, herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko baliagarria izan daitekeena: Galdera-erantzunen dokumentua martxoak 27