Larunbatean herritarrek egingo duten antzerkirako prestaketa lanak direla eta, kultur etxean ostiralean Antton Amondarainekin egitekoa zen “Gerra zibilaren eragina Amezketan” tertulia lekuz aldatuko da. Pello Zabala Gunean izango da ostiralean, arratsaldeko 18:00etan, eta giro goxoan eta baserritarren produktuekin osatutako pinitxoez lagunduta egingo dugu solasaldia.

 

Bestalde, larunbatean kultur etxe osoa egongo da okupatuta antzerkiarekin, beraz, gimnasioa, liburutegia, aretoa eta gainontzeko gelak ere ezingo dira erabili.