2023. urtean argitaratu zen “AMEZKETA (1936-1945). ZIGORPEAN ISILARAZIEI, MEREZITAKO AITORPENA” liburua, Antton Amondarainek zenbat urtetan egindako lanaren ondorioz. Herriko istorioak bilduz osatutako kontakizun historikoa da, eta azken gerra zibilean eta diktadura frankistaren lehen urteetan gertatuak kontatzen dira bertan.

Lan mardul horretako pasarte batzuk oinarri hartuta zirriborro bat idatzi zuen Antton Amondarainek berak, eta zirriborro horretatik abiatuta “-Gerra omen zetorrek, -Ederrak egin dizkinagu!” antzezlanaren gidoia idatzi zuen Agustin Amiano Zumadi Eskolako irakasle ohiak.

Herritar talde txiki batek gidoi hori antzezlan bihurtu ondoren, 2022ko abenduaren 17an antzeztu zuten hainbat herritarrek eta inguruko herrietako beste zenbaitek, Amezketako Pernando Amezketarra Kultur Etxean.

Antzerkia ikusteko egin klik behean:

-GERRA OMEN ZETORREK, -EDERRAK EGIN DIZKINAGU!