Gaztelekuko zerbitzua martxan hasiko da 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. Irekiera irailaren 25ean, ostiralean, izango da, arratsaldeko 16:30-18:00 bitartean. Egun honetan, aurreko ikasturteko bideo proiekzioa eta merienda burutuko dira. Irailak 28an, astelehena, zerbitzua ohiko ordutegian zabalduko da, astelehenetik-ostiralera 16:30etik-19:30era bitartean.

Zerbitzuan izen-ematea burutzeko bi aukera eskainiko dira: Gaztelekura bertaratuta edo behean dagoen fitxa deskargatu, bete eta Gaztelekura eramanda. Izen-emateko epea urriak 2a izango da

Erabiltzaileen fitxa 12-13 urte 2026-2027

Erabiltzaileen fitxa 14-17 urte 2026 – 2027