Gaztelekua martxan jarriko da eta horretarako, aurten bizi dugun egoera ikusita, zerbitzua berrantolatu  da. Berrantolaketaren, lehen pausoa, 2003 – 2008. urteetan jaiotakoen artean Gaztelekuan parte hartu nahi duenak izen-emate galdetegia bete behar du.

 

Horretarako, https://forms.gle/jDqf5Fjt7mKtVRsU9 loturan klik egin eta bertan azaltzen den izen emate fitxa bete beharko da. (izen emateko epea: irailaren 21etik irailaren 25a bitarte, aurten ez da salbuespenik egingo).

 

Edozein zalantza edo arazorik baldin baduzue, 688 71 16 75 zenbakira deitu edota gazteria@amezketa.eus helbide elektronikora idatzi.