Larunbatean Lehendakariaren Dekretua argitaratu ondoren, gaur eman zaio amaiera COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoerari, abenduaren 2ko 44/2021 Dekretuaren bidez deklaratu zena.

 

Bestetik, eta Osasun sailburuaren Aginduaren bidez, gaurkoan ere indarrik gabe geratu dira jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etan; edukieraren mugak; ekitaldietako ikusleen gehieneko kopuruak; ostalaritzako edo barruko kirol-jardueren egituraketa.

 

Horrela, indarrean geratzen den neurri nagusi bakarra barruko espazioetan musukoa erabiltzearen derrigortasuna da.

 

Jarraian agertzen dira goian aipatu xedapenak: Dekretua eta Agindua