Galtzaundi Euskara Taldea Tolosaldeko euskara-taldea da eta Tolosaldeko SORTZAILE EUSKALDUNen eta EUSKARAZKO IKASTAROen gida osatzen ari da.

 

Herri askotan aste kulturalak antolatzen direnean, ze ekitaldi ekarri jakin ezinik ibiltzen dira herriak, izan kultura-ekitaldi, izan hitzaldi… zuk eskaintzeko ekitaldiren edo hitzaldiren bat baldin baduzu, eta Tolosaldeko herrietan emanaldi hori eskaintzeko prest baldin bazaude, bete beheko formularioa.

 

Bide beretik, herri txikietan askotan ikastaroak emateko jende euskalduna bilatu ezinik ibiltzen dira. Ikastaroren bat ematen baldin badakizu, eta Tolosaldeko herrietan emateko prest baldin bazaude, izan ikasturte osokoa, izan laburragoa, bete beheko formularioa: https://labur.eus/tolosaldekokultursortzaileak

 

Galtzaundik zerrenda hori udalen eta herri-mugimenduen eskura jarriko du.