Joan zaizkigu 2023ko Bartolome Deunaren jaiak ere eta hauen balorazioa egiteko bilera egingo du festa batzordeak datorren astelehenean, arratsaldeko 7etan kultur etxeko jubilatuen txokoan. Bilera honetan aztertzen dira festetan zehar egin diren ekintza ezberdinak, eta beraz, hau izaten da hurrengo urtera begira hobekuntza proposamenak egiteko momentua. Parte hartzera goonbidatzen zaituztegu denon artean festak hobetzen jarrai dezagun.