Atzo egin zen Fernando Amezketarraren plazan etxeak eta lur azpiko garajeak egiteko dagoen proiektuaren aurkezpena. Argitalpen honetan bidaltzen dizuegu atzo erakutsi zen aurkezpena. Esan behar da bai garajeen planoak eta bai prezioak behin behinekoak direla, herrian garajeak eskuratzeko dagoen interesa aztertzeko. Garajeak egitea erabakitzen bada orduan aurkeztuko dira bai plano eta bai prezio zehatzak. Etxebizitza edo garajea eskuratzeko interesa dutenek 943 65 35 46 telefonora deitu behar dute.

FERNANDO AMEZKETARRAREN ENPARANTZA 8-9