Gaurkoan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Osasuneko sailburuaren Agindu berria argitaratu du, non nagusiki, beste neurriren artean, gaueko aisialdiko ordutegia 01:30 ordura mugatzen baituen. Aipatu Aginduan neurri-pakete bat ezartzen da eta ondorenoak dira nabarmentzekoak:

 

  • Ostalaritzaren eremuan establezimenduek ezin izango dute itxi 01:30 ordua baino beranduago, eta ordu erdi izango dute taberna husteko. Gainera, ezin izango dute ireki 06:00ak baino lehenago. Ordu erdi izango dute establezimenduak husteko. Neurri hori tabernetan, jatetxeetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan aplikatuko da. Gaueko aisiako diskotekek eta establezimenduek ere ezingo dute irekita egon 01:30 ordutik aurrera; % 60koa izango da gehienezko aforoa, eta dantza-pistarik gabe jarraituko dute (horren ordez mahaiak).

Kanpokaldean, 0.00etatik aurrera, eserita eta terrazetarako mugatutako espazioan soilik kontsumitu ahal izango da.

Ekitaldiek 100 pertsona baino gehiago biltzen dituztenean, lokalaren gehienezko aforoak ezin izango du gainditu %                  80ko  portzentajea, eta bertaratuak gehienez 10 laguneko taldetan banatuko dira.

Gainera, establezimendu guztietan, oro har, 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da mahaien artean.                        Distantzia hori mahaietatik hurbilen dauden pertsonen artean neurtu beharko da. Gehienezko okupazioa 10 pertsonakoa          izango da.

 

  • Beilatokietan gehienez 60 pertsona bilduko dira, bizikide izan ala ez, eta gehienezko aforoa % 60koa izango da leku itxietan. Beilatokietara ezin izango da bertaratu adierazitako pertsonen kopurua gainditzen denean, aldi berean etorri ez badira ere. Ehorzketetan ere 60 pertsona izango da gehienez onartuko direnak.

 

  • Gainera, debekatu egiten da edozein jarduera gazteen lonjatan eta antzeko lokaletan.

 

  • Bestalde, argitu egin dira alderdi batzuk maskararen derrigorrezko erabilerari Zehazki, lantokian, maskara ez da derrigorrezkoa izango langileak beren lanpostuetan eserita daudenean. Derrigorrezkoa izango da espazioak partekatzen dituztenean, korridoreetatik dabiltzanean, bileretara joaten direnean edo beste edozein zirkunstantziatan, langileak elkarrengandik hurbil daudenean.

 

  • Aginduak aukera ematen du lurraldearen eremu batean espezifikoki aplikatuko diren neurriak ezartzeko, egoera epidemiologikoaren arabera.

 

Aipatu Aginduaren testu osoa jarraian agertzen da: AGINDUA, 2020ko uztailaren 28koa