Egoera berriaren esparruan, gaur ostirala, Dekretu berri bat sartu da indarrean, indarrean dauden neurriei eusteaz gain, prebentzio-neurri hauek ere jasotzen dituena:

  • Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da trantsitua duten hiri-inguruneetan. Gainera, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan nahitaez eta uneoro erabili behar da maskara, barrualdeetan zein terrazetan, salbuespen bakarra elikagaiak edo edariak hartzeko unea da.
  • Gaueko 01: 00etara aurreratzen da merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak ixteko gehieneko ordutegia.
  • Jarduera guztietan baimendutako gehieneko edukiera % 35era murriztu da lokal eta instalazio guztietarako, ostalaritzarako barne, dagoeneko kontratatuta dauden jardueretarako izan ezik; eta, gainera, murriztu egin da gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietako gehieneko pertsona-kopurua.
  • Kutsatze-kasu batek edo kontaktu estuek nahitaez lagundu behar dute kutsatzeen miaketan. Dekretuak konfinatzeko edo berrogeialdia egiteko betebeharra ere ezartzen du, agintarien eta osasun-zerbitzuen jarraibideak betez.
  • Herritarrei, beren autoerantzukizunean oinarrituta, autolimitazio boluntarioa eskatzen zaie, honako neurri hauek aplikatzeko: 1.- Gaueko ordu batetik seietarako mugigarritasuna mugatzea; 2.- Taldea gehienez ere sei pertsonatara mugatzea; eta 3.- Autokonfinamendua eta autoisolamendu pertsonala, lehen sintomak izan bezain laster; baita osasun-zerbitzuekiko komunikazioa ere.

 

Jarraian, argitaratutako Dekretuaren testua: DEKRETUA_uztaila23

 

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak galdera-erantzunen dokumentuaren bertsio eguneratu berri bat argitaratu du: Ohiko_galdera-erantzunen_dokumentu_eguneratua_uztailak_23