UEMA – Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak 2021. urtean euskeraren erabilerari buruzko neurketa egin zuen , 52.000 hiztunen informazioa bilduz Tolosaldeko 28 herrietako kaleetan.

 

Amezketan ere informazio bilketa egin zen eta hona hemen emaitza nagusienak:

  • Euskararen erabilera % 85ekoa da Amezketako kaleetan. Hori da datu nagusia.
  • Gaztelaniaz %14 aritzen dira eta beste hizkuntza batean %1.
  • 2017ko neurketako datuekin alderatuta, bi puntu igo da euskararen erabilera Amezketako kaleetan;
  • Gaztelaniaren erabilerak berdintsu jarraitzen du eta beste hizkuntzen erabilera da jaitsi dena.

 

Jarraian ikerketaren txostena ikus daiteke, datu zehatzagoekin: KNAmezketa2021_txostena

 

Bestalde, aurtengoan ere, iaz bezalaxe, UEMAk Bertatik Bertara kanpaina jarri du abian, Amezketara datozen bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko. Bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, Amezketa herriaren nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi da, hasieran agertzen den datuak ondo islatzen duen bezalaxe.

 

Horrela, Udalak mahai gainekoak banatuko ditu herriko jatetxeetan eta gonbitea egiten die Udalak erabili ditzaten.