Amezketako Udalak amezketarrentzat interesgarria izan daitekeen informazioa jaso berri du: hurrengo hilabeteetan Euskaltel enpresak internet telebista eta telefono zerbitzuak kontratatzeko aukera eskeintzen hasiko da hurrengo hilabeteetan Amezketan, Landanet izeneko bere proiektuaren baitan. Urteetan zerbitzu hauek Movistar enpresak bakarrik eskeini ditu herrian eta komunikabideetako beste enpresa batek ere zerbitzu hauek eskeintzea berri ona dela esan daiteke.

 

Gauzak horrela, Euskaltelek Udalari jakiarazi dio komertzial kudeatzaile izateko lanpostua eskeintzen duela Amezketan, Orendainen, Abaltzizketan Euskalteleko zerbitzuak eskeintzeko lan komertziala egiteko. Interesa izango lukeen edozein herritarrek izena eman dezake eta lan eskeintzaren hautaketa prozesuan parte hartu. Lan honetarako beharrezkoak dira jendaurrean jarduteko gaitasuna izatea eta teknologia berrietan oinarrizko ezagutzak izatea.

 

Lan eskeintzaren baldintzak, berriz ondorengoak dira: 6 hilabeteko kontratua eta luzagarria, ordutegi malgua, oinarrizko soldata eta komisioak salmenten arabera, 1.600-2.000 €tara iritsi daitekeena.

 

Norbaitek lan eskeintzan interesa badu, 943318600 telefonora deitu behar du edo bere CV rrhh@logikaline.com helbidera bidali.