Azken hilabeteetan etxebizitza lan taldea lanean aritu da, eta etxebizitza bat eskuratzeko interesa duten herritarrek (batez ere gazteak) beraien beharrak azaldu dituzte. Behar hauetatik abiatuta, herrian dauden hainbat aukera aztertu dira, eta gazteek aukera hauetatik beraien interesetara gehien egokitzen diren proiektuen inguruko iritzia eman dute. Orain, lan talde honek hilabete hauetan atera dituen ondorioak plazaratu nahi ditu, eta herritar guztiei zabaldu nahi die informazio hau. Informazio hau eman ondoren, galdetegi bat banatuko da, etxebizitza bat eskuratzeko interesa eduki lezaketen jende gehiagoren informazioa eskuratzeko.

 

Informazio hau eman eta galdetegia banatzeko kultur etxeko areto nagusian  bilera bat egingo da otsailaren 28an arratsaldeko 19:00etan.