Estankoko eraikin zaharra bota eta etxe berriak egiteko proiektua martxan dago. Proiektu honek, herrirako interesgarria izan daitekeen beste aukera bat zabaldu du: Fernando Amezketarraren plazan lur azpiko garajeak egitea eta plaza berritzea.

Ostegun honetan, hilak 28, arratsaldeko 18:00etan etxebizitzen eta garajeen proiektuaren aurkezpena egingo da kultur etxeko areto nagusian. Aurkezpen honetan etxebizitzen eta garajeen planoak eta prezioak erakutsiko dira, eta jarraian epe bat irekiko da garajeak erosteko interesa dutenek izena eman dezaten. Dagoen eskaeraren arabera erabakiko da garajeak egingo diren edo ez.

Aforo kontuak direla eta, osteguneko aurkezpenera joateko beharrezkoa izango da izena ematea 943653189 telefonora deituta.