Uztailean hasi ziren “Argi izkutuaren bila” bisitak eta asteburu honetan amaituko dira. Agurtzane Garmendiak lan bikaina egin du eta errotako eraikin berria edukiz betetzea falta bada ere, errota bera martxan ikusteko aukera izan dute bisitan parte hartu dutenek, elizako argizaiolen ohitura zaharra ezagutu, eta Amezketako lehenengo sektoreko ekoizleen produktuak saldu dira bisita hauetan.

Kanpokoentzat bisitak amaituko badira ere, herriko erretirodunentzat saio berezi bat egingo da datorren asteazkenean 17:00etan hasita. Saio hau doainik eskainiko da eta errota martxan ikusi ondoren talo bana jateko aukera izango da. Parte hartzeko izena eman beharko da 657 37 01 56 telefonora deituta.