Jakina den moduan aurtengo errenta aitorpenaren kanpaina hasi da, eta lerro hauen bitartez amezketarrak errenta aitorpena euskeraz egitera animatu nahi ditu Udalak.

 

Ogasuneko datuen arabera, joan zen urteko kanpainan Amezketarrek 490 aitorpen edo deklarazio egin zituzten, hauetatik 258 euskeraz eta 232 gazteleraz. Ikusten denez, erdiak baino gehiagok euskeraz egin zuten aitorpena, baina, Amezketa herri oso euskalduna izanda, aitorpenjaren bitartez, zergen atalean ere euskera normalizatzeko aurrerapauso polit bat eman daiteke.