Gaur, apirilak 3, 2022ko ekitaldiko errenta aitorpenaren autolikidazioaren proposamena onartzeko epea hasten da. Hurrengo astean, berriz, apirilaren 12an, Internet modalitatean aurkezteko aukera zabalduko da, eta azkenik, apirilaren 17tik aurrera, modalitate mekanizatua egiteko aukera hasiko da.

 

Beste urtebetez, Amezketako Udalak, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin batera, herritarrak animatu nahi ditu Errenta Aitorpena euskaraz egitera, norberaren kabuz edo gestoriari horrela egin dezala esanez.

 

Bestalde, aipatu baitere, otsailaren amaieran kanpaina abiarazi zuen Osakidetzak, osasun-arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten adieraztera animatuz herritarrak. Horren arabera, herritarrek hautatzen duten hizkuntzan izango dute harremana osasungintzako profesionalekin, eta hautatzen duten hizkuntzan jasoko dituzte gutunak, oharrak eta antzeko jakinarazpenak ere. Orain arte, Osakidetzako erabiltzaileen %77 inguruk adierazi du zein hizkuntzan jaso nahi duen osasun-arreta, eta horietatik %19k adierazi du euskaraz jaso nahi duela.

 

Amezketako udalerriari dagokionez, une honetan, Amezketako osasun zentroari lotuta dauden datuak ondorengoa dira:

 

Ikusi daitekenez, ez dira asko erregistratzeko falta diren herritarrak eta azken bultzada emate aldera eta zerbitzua euskaraz jaso nahi dutenen kopurua areagotzeko, Amezketako Udalak herritarrak animatu nahi ditu Osakidetzari adieraztea harremanak euskaraz izan nahi dituztela.