Amezketako Gazte Taldeak antolatuta, abenduaren 3an herriko 3terdiko txapelketako finalak jokatuko dira frontoi zaharrean, eta ondoren Ergone auzoan poteoa egingo da trikitixa eta pandero soinuarekin alaituta. Jarraian, Altuna Anaiak frontoian bazkaria egingo da eta menu hau izango da:

Helduen menua (30€):
-Esparragoak ta urdaiazpikoa
-Pipar beteak
-Risottoa
-Legatza
-Txerri kostilla
-Sorbetea edo mousse-a
-Kafea eta kopa
-Edariak
Haurren menua (15€):
-Makarroiak
-Petxuga patatekin
-Natilla edo danonino
-Edateko ude eta freskagarriak
Bazkarirako tiketak Ametza eta Arkaizpen egongo dira igandera (azaroak 27) arte.
Arratsaldean, bingo musikatua eta mus txapelketa izango dira Altuna Anaiak frontoian.