Amezketako Gazte Taldeak eta Amezketako Udalak elkarlanean gazte eguna antolatu dute ekainaren 10erako. Goizean trikipoteoa izango da herriko trikitilarien eskutik, eguerdiko bazkariak jarraituko diolarik. Arratsaldean Trikiteens taldearen kontzertua izango da plazan eta iluntzean J&J DJ-a ibiliko da herriko tabernetan zehar. Afaltzeko zagi ardoa egingo da plazan edo frontoian eguraldiaren arabera, eta gauean Bambola DJ-a izango da plazan goizaldera arte. Bazarirako tikeak herriko tabernetan daude salgai ekainaren 3a arte.