Urtearen amaiera gertu dugu, eta ohi bezala Gabon inguruan herrian antolatu den egitarauaren berri ematera gatozkizue.

Abenduaren 23an, larunbata, hasiko da giroa berotzen herrian. Azken urtetan izandako arrakasta ikusita, aurten ere, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Ugarteko frontoira arratsaldeko seiretan.

Abenduaren 24, larunbata, herrian zehar Zumadi eskolako ikasleekin batera kantari ibilitzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bi taldetan ibiliko dira ikasleak, gurasoek lagunduta. Lehenengo taldea Ugarten hasiko da 9:30etan eta bigarrena 10:00tan Elizaren atzeko aparkalekutik, bi taldeek Beartzanako terrazan egingo dute topo.

Bi taldeak elkartutakoan, kaletik eta ohiko lekuetan geldituz, plazan emango diote amaiera ibilbideari. 

Beraz, herritar guztiak gonbidatuta zaudete ekintza hauetan parte hartzera.

 

EGUBERRI ON DENOI!!!!