Duela urte batzuk Amezketako Udalak Kanpoko Desfibriladore Automatiko bat eskuratu zuen, udaletxearen behean dagoena. Aparatu hau ohikoa bihurtu da hainbat herrietako eremu publikoetan (Merkataritza-establezimendu handiak, kirolguneak, hiriguneak…; Erkidego Autonomoan 1.500 aparatu inguru daude errejistratuta) eta pertsona batek bihotzeko edo geldialdi kardiako bat sufritzen duenean erabiltzen da bihotzaren erritmo bideragarria berrezartzeko.

 

Desfibriladorearen erabilpena zaila ez bada ere, beharrezkoak dira oinarrizko ezagutza batzuk bere erabilpenerako. Ezagutzarik gabe erabiltzea mesede baino kalte egin dezake egoera larri batean. Horregatik Udalak, duela urte batzuk bezalaxe eta herriko Osasun Zentruko mediku eta erizainarekin elkarlanean, ordubeteko bi ikastaro labur antolatu ditu desfibriladorearen erabilpen zuzena ikasteko, herritar guztiei irekia.

 

Ikastaro labur hauek ekainaren 15ean egingo dira Kultur etxeko areto nagusian, lehen taldearentzat arratsaldeko 5etatik 6etara, eta bigarren taldearentzat, jarraian, arratsaldeko 6etatik 7etara. Saioak Amezketako Osasun Zentruko medikuak eta erizainak emango dituzte. Ikastaro hau ondo antolatze aldera, saio bakoitzean gehienez 6-10 lagun bitartean izan beharko dira eta egitera animatzen diren herritarrek izena eman beharko dute Udaletxean ekainaren 15eko goizera arte, bertaratuz, telefonoz edo emailez.

 

Udaletik herritarrak animatzen dira bizitzak salba ditzakeen desfibraladorea erabiltzeko ikastaroan parte hartzera.