LABIren Aholku Batzordeak gaur, uztailak 8, indarrean sartuko den Dekretu berri bat onartu du. Hauek dira testu juridikoaren eduki nagusiak:

  • Aurreko dekretuko neurrien blokeari eustea. Hau da, neurri murriztaileen arintzea gelditu egingo da oraingoz, eta egungo goranzko bilakaera egonkortu eta jaitsi arte.
  • Indarrean dauden neurriez gain,   “botiloi” edo “jaiegun ez diren” jaiak edo pertsonen pilaketa adierazten duten antzeko beste ekitaldi batzuk egitea debekatzen da. Debeku hori aplikatuko da metro eta erdiko pertsonen arteko distantzia eta aplikatu beharreko gainerako prebentzio-neurriak errespetatzen ez dituzten topaketa horietan, bai barrukoetan, bai kanpokoetan.
  • Horrez gain, egungo joerak jarraituz gero edo ospitale-presioa areagotuz gero, merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduerak ixteko muga-ordutegia aurreratzea eta beste neurri osagarri batzuk hartuko dira kontuan.

 

Egoeraren ezegonkortasuna eta ziurgabetasuna direla eta, Dekretuaren egoera eta edukia berriz ebaluatuko dira hamabost eguneko epean.

 

Aipatu Dekretuaren testua jarraian ikus daiteke: Dekretua

 

Bestalde, LABIren Aholku Batzordeak Bizi Berri IV Plana ere onartu du “Covid 19 pandemiaren kudeaketarako Neurrien Legearen” aurreikuspenak garatzen dituena, eta uztail honetarako eta urrirarteko jarduera-esparru bat ezartzen duena.

 

Bizi Berri IV Planaren ekarpenak, aurrekoaren aldean, agertokiak, adierazleak eta jarduera-eremuak dira:

1.- Planak 5etik 3ra murrizten ditu agertokiak. Legean 1. estadiorako aurreikusitakoekin bat datoz:

  • “Transmisio baxua”, 100.000 biztanleko 0 eta 60 arteko intzidentzia-tasarekin;
  • “Transmisio moderatua”, 60tik 150era; eta
  • “Transmisio Tentsionatua”, 150etik 300era.

2.- Bizi Berri IVk Legean ezarritako adierazle guztiak biltzen ditu. Txertaketaren hedadurari eta aldaera berrien eraginari buruzko balorazio espezifiko batekin osatuko dira.

3.- Bizi Berri IVk 22tik 10era murriztu ditu jarduera-eremuak. Sinplifikazio hori egin daiteke, intzidentzia txikiko tasekin posible baita neurriak eta irizpideak zeharka aplikatzea. Bizi Berri IV Planean aplikatu beharreko neurriak bat datoz Legeak 1. estadioko hiru egoeretarako aurreikusitakoekin.

 

Laburbilduz, ekainaren 24an onartutako Legeak pandemia egoeran jarduteko arau-esparrua ezartzen du. Bizi Berri IV Planak egoera epidemiologikoaren bilakaera egoera bakoitzean interpretatzeko eta prebentzio-neurriak doitzeko tresna espezifikoak eskaintzen ditu. Gainera, dekretuak izango dira une bakoitzean eraginkorrak izan behar duten xedapen zehatzak islatuko dituen tresna.

 

Aipatu Planaren testua jarraian ikus daiteke: Bizi_Berri_IV-plana

 

Azkenik, esan uztailaren 1ean sartu zela indarrean Euskadiko 2/2021 Legea, ekainaren 24koa, COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzkoa. Hona hemen Legearen testua: 2 2021 LEGEA pandemiarena EAE