Eusko Jaurlaritzak indarrean dagoen Dekretua 20 egunez luzatzea eta astelehenetik aurrera jarraian aipatzen diren bi salbuespen onartu dituela udal-konfinamenduaren esparruan erabaki du:

  1. Mugakide diren ohiko udalerrien arteko mugikortasuna baimenduko da, aire zabaleko gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak egiteko; eta
  2. Zehaztasun handiagoz definitzen dira udalerrien arteko mugikortasuna baimenduta dagoen kasuak: lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak; eta 500 baino intzidentzia-tasa txikiagoa duten udalerrien arteko mugikortasuna kirol federatuko lehiaketa eta entrenamenduetarako, eskola-kiroleko entrenamenduetarako eta gimnasio, klub edo kiroldegietan programatutako ikastaro edo jardueretarako.

 

Aipatu Dekretua ondorengoa da: Dekretua

 

Bestalde, eta azken urteko esperientzian oinarrituta, Eusko Jaurlaritzak eguneratu egin ditu Bizi Berri Planaren edukiak, pandemiaren bilakaerara eta otsaila-ekaina aldirako aurreikuspenetara egokitzeko. Esparru horretan, Bizi Berri III Plan berriak arrisku-maila bakoitzari egokitutako bost agertoki, adierazle eta prebentzio-neurri aurreikusten ditu. Jarraian, aipatutako dokumentua kontsulta daiteke: Bizi_Berri_III_plana