Eusko Jaurlaritzak, gaur, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osasuneko Sailburuaren agindu bat argitaratuko du eta, haren bidez, gaitu egingo da Euskadin gaueko aisiari eta jatetxeei lotuta dauden establezimenduetan COVID ziurtagiri digitala exijitzeko.

 

Covid ziurtagiri digitala hiru kasutan exijitu ahalko da:

1.- Batetik, publikoari aisia- eta dantza-jarduerak eskaintzeko establezimenduetan, besteak beste diskoteka, dantza-areto, ikuskizunak ematen dituzten jai-areto, musika-taberna, karaoke eta otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren arabera III. eta IV. taldeetan sartzen diren guztietan.

2.- Beste batetik, III. taldean sartzen diren pub eta taberna berezietan, 22:00etatik aurrera.

3.- Eta, azkenik, 50 mahaikidetik gorako jantokiko plazen edukiera baimendua duten jatetxeetan.

 

Hona hemen gaur argitaratutako agindua: Agindua

 

COVID ziurtagiri digitalari buruzko informazioa:

Hiru ziurtagiri mota daude: txertaketa-ziurtagiria, errekuperazio-ziurtagiria eta proba negatiboaren ziurtagiria. Zentzu horretan, Euskadi.eus web-orrian ziurtagiriari eta hura eskuratzeari buruzko informazio guztia dago:

https://www.euskadi.eus/eb-ko-covid-egiaztagiri-digitala/web01-a3korona/eu/