Amezketako Udalak amezketarrei Covid-19ak sortutako kalte ekonomikoak leuntzeko Amezketako mikroenpresa eta profesional autonomoentzat bideratutako dirulaguntzak onartu ditu eta egunotan, herrian zehar eta jarduera ekonomikoetako titularrak direnei, dirulaguntza hauek eskatzeko oinarri edo baldintzak eta eskaera orria banatu dira.

 

Udalak 20.000 €ko diru kopurua bideratuko du, eta eskariak diru kopuru hau gailendu ezkero, Udalak diru gehiago hornituko du helburu honetarako.

 

Jaso daitezkeen dirulaguntzak jardueran izandako galeren araberakoa izango da eta 800 euro arte iritsi daitezke. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste erakunde publikoetatik jaso daitezkeen dirulaguntzekin eta dirulaguntza jasotzeko zenbait agiri aurkeztea beharrezkoa izango da. Esan bezala, horren informazio zehatza Amezketako mikroenpresetako titularrei eta profesional autonomoei zabaldu eta behar diren azalpenak emango zaizkie, eta udal web orrian informazio zehatza jarriko da.

 

Jarduera ekonomikoetako titularrei dirulaguntzaren oinarri edo baldintzak banatu zaizkie, baina askok dokumentua bera gazteleraz ere eskatu dute, dokumentua teknikoa baita eta denek ez dutelako euskara teknikoa menperatzen. Hortaz, hona hemen dirulaguntzaren oinarri edo baldintzen dokumentoa, bai euskeraz, bai gazteleraz: DIRULAGUNTZA OINARRI ESPEZIFIKOAK eta BASES ESPECÍFICAS DE SUBVENCIONES. Baiere udaleko eskari orri orokorra ere eskaragarri jartzen da: amezketako_udala_eskari orri orokorra_euskeraz.

 

Halere, dirulaguntza hauen inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko, udaletxera hurbilduta edo udaletxeko emailaren  edo telefonoaren bitartez interesatuak artatuko direla.