Ekainaren 17an, Amezketako Udalak amezketarrei Covid-19ak sortutako kalte ekonomikoak leuntzeko Amezketako mikroenpresa eta profesional autonomoentzat bideratutako dirulaguntzak ezagutzera eman zituen. Era berean, irailaren 30arte eskaerak aurkezteko epea ezarri zuen. Horrela, mezu honen bitartez, jarduera ekonomikoak dituzten herritarrei, eta behean deskargatzeko ikus daitezkeen oinarrien baldintzak betetzen dituzten herritarrei gogorarazi nahi die oraindik aukera dutela beren eskaerak aurkezteko.

 

Dirulaguntzaren deialdia egin zenetik, Udalak eskaera batzuk jaso ditu, urriaren lehen astean ebatziko dituenak, eta orduan emango dira dirulaguntzak.

 

Gogoratu behar da jaso daitezkeen dirulaguntzak jardueran izandako galeren araberakoa izango direla eta 800 euro arte iritsi daitezkeela. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste erakunde publikoetatik jaso daitezkeen dirulaguntzekin eta dirulaguntza jasotzeko zenbait agiri aurkeztea beharrezkoa izango da. Esan bezala, horren informazio zehatza Amezketako mikroenpresetako titularrei eta profesional autonomoei zabaldu eta behar diren azalpenak emango zaizkie, eta udal web orrian informazio zehatza jarriko da.

 

Deialdia egin zenean, jarduera ekonomikoetako titularrei dirulaguntzaren oinarri edo baldintzak banatu zitzaizkien, Halere, hona hemen, berriro, dirulaguntzaren oinarri edo baldintzen dokumentoa, bai euskeraz, bai gazteleraz: DIRULAGUNTZA OINARRI ESPEZIFIKOAK eta BASES ESPECÍFICAS DE SUBVENCIONES. Baiere udaleko eskari orri orokorra ere eskaragarri jartzen da: amezketako_udala_eskari orri orokorra_euskeraz.

 

Dirulaguntza hauen inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko, udaletxera hurbilduta edo udaletxeko emailaren  edo telefonoaren bitartez interesatuak artatuko direla.