2020ko udan jende asko kanpora oporretara ez dela joango ematen duen honetan, Amezketan bisita gidatuak antolatu nahi ditu udalak. Bisita hauen antolakuntza lanetan dihardugu, eta oraindik nolako bisitak izango diren zehaztu gabe badago ere, bisita hauen gidaritza herriko jendeak egitea gustatuko litzaiguke. Uztaila eta Abuztuan zehar egingo lirateke bisita hauek eta jardun honetan aritzeko interesa dutenek 666753035 telefonora whatsapp bat idatzi behar dute Ekainak 9 baino lehen.