Amezketako Irakurle Taldeak aurtengo 4garren saioa egingo du bihar. 72 ordu liburuaren inguruan arituko dira solasaldian kultur etxean arratsaldeko 19:00etan eta Kepa Iribar idazlea bertan izango da. Solasaldiarekin batera mokadutxoren bat ere izango da.