Ostiral honetan, uztailak 21, bertso saioa izango da San Martingo etxolan. Harituz, San Martingo Etxola eta Udalaren artean antolatu da eta arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera. Tolosaldeko eta inguruetako bertsolari gazteak arituko dira saioan Imanol Artola Arretxe “Felix” gai-jartzaile lanetan arituko delarik.