Bertatik Bertara: gure herria, gure hizkuntza, gure arnasa, Udalerri euskaldunetan horren bizirik dagoen hizkuntza nabarmendu nahi duen ekimena da, eta honen bitartez, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi da.

 

Ekimen honen bitartez UEMAko herrietako tabernetan eta jatetxeetan, Amezketan barne, 300.000 mahai-gaineko banatuko dira, kanpainaren mezuarekin, euskara gure postalik ederrena dela nabarmenduz.