Bihartik aurrera, bertako ekoizleen produktuak erosteko aukera izango da herrian.

Jakina da, ekoizle txikien lana bultzatzeko modurik egokiena, zuzeneko erosketa gauzatzea dela eta hemendik aurrera, ostiralero, fruta saltzailearekin batera Larreta Esnekiak eta Eguzki Leireren produktuak erosteko aukera izango da herriko plazan, 16:30etik 18:00etara.