Bedaio auzoa Tolosatik bereizi eta Amezketari atxikitzeko bide-orria zehaztu dugu bi udalerrietako udalek. Prozesuaren nondik norakoak, orain arte egindako urratsak eta datozen hilabeteetarako aurreikusitako ekintzak herritarrei azaltzeko, informazio-saioak egin dira Amezketan eta Tolosan.
Prozesuaren gardentasuna eta herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Tolosako Udalak entzute-prozesu bat ireki du.
Amezketaren kasuan, Bedaioren udalerri-aldaketari buruzko dokumentazioa duzue jarraian, izan ere, herritarrok informatuak mantentzeko lanean jarraituko dugu eta prozesuaren hurrengo urratsen berri emango dugu.

