Azken urteetan Amezketako Udalak 70.000 euro bideratu ditu urtero herriko baserri bideak konpondu eta berritzeko. Abenduan izan ziren euriteek sortutako kalte handiei aurre egin ahal izateko, 2022ko aurrekontuetan 100.000 euro bideratu zituen baserri bideetarako udalak. Lan batzuk dagoeneko egin badira ere, oraindik konpondu beharreko guneak gelditzen dira, eta lan hauekin jarraitu ahal izateko, atzoko plenoan erabaki zen beste 115.000 euro bideratzea konponketa hauetarako. Honela, guztira 215.000 euro bideratuko dira 2022ko aurrekontuetan baserri bideetarako.