Azken urteetan baserri bideen garbiketa eta desbroze lanak Belarmendiren bidez egin badira ere, aurtengoan Udalak Josu Artola herritarraren zerbitzuak kontratatu ditu lan hauek egiteko. Dagoeneko hasita daude garbiketak eta datozen asteetan lanak bukatzea aurreikusten da.