Amezketako Udalak baserri bideak konpontzeko inbertsioak egiten jarraitzen du. Oraingoan Altunegi auzoan eta Ola auzoan egin dira lanak. Alde batetik, elizaren atzean hasi eta hainbat eta hainbat baserritara doan bidean konponketak egin dira, eta bestetik Ola auzoko Arrieta baserrira doan bidean esku hartu da zeuden arazoak konpontzeko.