Azaroaren 12an, igandez, Amezketan azken urteetan egin ohi den azoka egiteko asmoa dago. Bertako produktuak erakusteaz gain saltzeko aukera ere izango da. Bestalde, salmentekin batera erakusketak eta erakustaldiak izatea ere proposatzen dugu: animaliak, artisauak, lan-tresnak edo garai bateko tresna bereziak… Hauxe duzue guri bururatzen zaizkigun gaien zerrenda, baina norbaitek beste zerbait baldin badu gustura onartuko genuke:

Salmentarako produktuak: Barazkiak, frutak, babarrunak, mondejuak, okela, eztia, gazta, onddoak, gozoak, sagardoa, ardoa, ukenduak, xaboiak eta krema naturalak…

Animaliak.

Artisauak: talla, eskultura, pelotagileak, haria (gantxillo, punto kruz….), pintura e.a.

Tresnak: zuen etxeetan aurkitzen duzuena…

Postuak jartzeko eskaera egiteko azken eguna, azaroak 7, asteartea

   Udaletxeko telefonoa: 943653189