Bihar, abenduak 2, Buruntzunzin Mendi Elkartea eta Amezketako Udalak antolatuta, Josebe Blanco artzaina eta EKHOlektiboko kidea eta Aitziber Sarobe, Biologian doktorea eta ekologistarekin “GURE LURRARI BEGIRA, ETORKIZUNA AMETS” solasaldia izango dugu kultur etxeko areto nagusian 18:00etan.

Larunbatean berriz, Amezketako Gazte Taldearen eskutik, 3terdiko txapelketaren finalak izango dira frontoi zaharrean. Jarraian, Ergone auzoan poteoa izango da trikitixa eta pandero soinuarekin, gero bazkaria, bingo musikatua eta mus txapelketak jarraituko dielarik.