Ostiralean, abenduak 11, intsumisioa gogoratu eta derrigorrezko soldaduska bertan behera geratzea ospatzen duen Lander Garroren “2 urte 4 hilabete eta egun bat” dokumentala ikusteko aukera izango da Lander Garro bera bertan dela. Kultur etxeko areto nagusian izango da emanaldia arratsaldeko 19:00etan eta aforo mugatua izango denez, izena emateko 676259540 telefonora idatzi edo deitu beharko da ostiral eguerdiko 14:00ak baino lehen. Hona hemen dokumentalaren sinopsia:

Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete?

2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

 

Larunbatean, abenduak 12, Oñatiko Ganbara abesbatzaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da San Bartolome elizan. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan izango da eta izena eman beharko da 943 65 31 89 telefonora deituta ostiral eguerdiko 14:00ak baino lehen.