Azken hilabeteetan hainbat arazo sortu dira Arritzagako minetara joateko pista hasten den tokian jendeak kotxeak gaizki utzi dituelako. Honen eraginez, inguruko baserritarrak beraien traktore edota kamioiak pasa ezinik ibili dira. Gogoratu baserritarrek asteburuetan ere lan egiten dutela.
Seinale hau jarri dugu gogoraraziz bertan aparkatzea debekatuta dagoela eta kilometro batera ondo egokitutako aparkaleku bat dagoela. Arazoak bere hortan jarraitzen badu bestelako neurri batzuk hartu beharko ditugu.