Gaur “Arritzaga, Aralar mendikateko bailara glaziarra” proiektuaren aurkezpena egin da. Proiektu honen baitan, San Martinen irudi panoramiko bat jarri dugu, eta ibilbide bat prestatu da bertan hasi, Pardelutsera joan eta berriro San Martinen bukatzen dena. Ibilbidean zehar, Aralarren sorrerari, buruntzunzingo minei  edota bailara glaziarrari dagokien informazio interesgarria eskaintzen da.

Honez gain, ibilbidearen mapa eta aipaturiko informazioa jasotzen dituen eskuorriak atera ditugu, eta QR sistemaren bidez mugikorrean mapa eta informazioa jeisteko aukera egongo da. Eskuorriak udaletxean eta turismo bulegoetan eskuragarri egongo dira.

Amaitzeko, aipatu lan hau egin duen Asier Hilario geologoarekin bi bisita hitzartuta ditugula. Bisita hauetan, Asier Hilariok berak gidari lanak egingo ditu ibilbidean zehar informazioa eskainiz eta partaideen galderei erantzunez. Bisita hauetako lehenengoa herritarrentzat soilik izango da, eta bigarrena aldiz, irekia. Ibilbide gidatu hauek uztailean zehar egitea aurreikusten da.

Besterik gabe, gozatu gure inguruko txokoetaz!