Bihar, azaroak 1, meza nagusian argizaiolak piztera animatu nahi zaituztegu!

Belaunaldiz belaunaldi herriko emakumeen esku egon da etxekoen hilobia zaindu eta bertako argia piztearen ardura. Azken urteetan, ordea, kolokan ikusten dugu transmisio honen indarra. Emakume gazteak lekukoa hartzea eta tradizio historiko hau bizirik mantentzera gonbidatzen zaituztegu. Etxean falta zaizkigun kuttunekin bat egiteko gure aurrekoek hainbeste urtez erabili duten modua ezagutzera.

Herrian dugun altxor honek zuen argia behar du!