Dakizuen bezala hainbat ikastaro egiteko ideiak jaso ondoren, batzuk martxan hasi ziren eta beste batzuk aurrerago egiteko utzo genituen. Oraingoan argazkigintzako tailerra egitea tokatzen da. Eguna luzatzearekin batera aukera gehiago daude argazkigintzari buruz gehiago ikasi,kalera atera eta gure abileziak erakusgai jartzeko. Ikastaroa maiatzak 13 hasiko litzateke, ostegunero 18:30tatik 20:30 era izanik ikastaroa. Ekarri beharreko materiala argazki kamera bat izango da. Izena emateko azkeneko eguna maiatzak 9 igandea da. Interesa duen edonork 676259540 zenbakian izena eman edo galdetu dezake.