• Azaroaren 15ean bukatzen zen Amezketako udal egutegia osatzeko argazki lehiaketara argazkiak aurkezteko epea, eta dagoeneko badira partehartzaile batzuk beren argazkiak bidali dituztenak Udalera. Baina Udalak erabaki du epea beste astebetez luzatzea, azaroaren 22arte

 

  • Gogoratu 14 urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezakeela eta gaia Amezketa dela, bertako paisaiak, pertsonak, elementuak…, alegia. Partehartzaile bakoitzak gehienez ere 3 argazki aurkez ditzake eta formatu digitalean aurkeztuko dira, eta gutxieneko kalitatea izan beharko dute, beraiekin lan egin ahal izateko. Argazkiekin batera informazio osagarri hau ere aurkeztu beharko da: Argazkia(k) non atera d(ir)en; egilearen izen-abizenak, telefonoa edo/eta helbide elektronikoa.

 

  • Orainarte argazkiak aurkeztu dituztenek udal posta elektronikora bidalita egin dute, udala@amezketa.eus, beraz Udaletik herritarrak animatzen ditugu parte hartzera. 13 argazki sarituko dira eta sari bakoitza 50 €koa izango da, eta argazki sarituekin, esan bezala, 2020ko egutegia osatuko da.