Aralarrera doan bidean hobekuntza lanak hasiko dira astelehenean, azken urteetan eguraldiak bideari eragindako kalteak konpontzeko helburuarekin. Urak eraginda, bideko materiala mugitu egin da, eta horren ondorioz, zulo ugari sortu dira eta bidearen gainazala egoera zakarrean gelditu da.

Horretarako, urak bide bazterrera eraman duen materiala berriro zabalduko da bide osoan zehar, eta beharrezkoa den kasuetan, material gehiago gehituko da.

Horrez gain, bide bazterreko kunetak eta erretenak ere errepasatuko dira, uraren eraginez sor daitezkeen kalteak, ahal den neurrian, sahiesteko. Lanen azken fasean, urak gehien kaltetzen dituen bideko uneak hormigoituko dira, etorkizunean kalte berriak ekiditeko asmoz.

Udalak lan hauei buruzko informazioa ematen jarraituko du, eta pazientzia eta ulermena eskertzen du obrek eragin ditzaketen eragozpenak direla eta.