Ostiralean egin zen Joxe Mari Otermin eta Dani Sagastumeren artean sortu duten “Aralar, non bizia berritzen den” liburuaren aurkezpena. Harrera arrakastatsua izan zuen ekitaldiak, aretoa txiki gelditu zen bertaratu nahi izan zuten guztientzat, batzuk sartu ezinik gelditu zirelarik. Eskerrik asko denei benetan.

Aurkezpenean azaldu zen bezala, herriko etxebizitza guztiek izango dute liburu bat doainik jasotzeko aukera, horretarako, Udal bulegora gerturatu eta bakoitzaren helbidea esan. Gogoratu ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.

Horrez gain, Amezketatik kanpo bizi denak edo ale bat baino gehiago nahi edo behar duenak, erosteko aukera ere badu, 20€-ren truke Udaletxean bertan.