Amezketako Udalak, udako oporraldian nerabeei zuzendutako Gaztelekuko udako eskaintza eta haurrei zuzendutako udaleku irekiak antolatuko ditu.
Guzti honetarako, koordinatzailea, begiraleak eta praktikaldietako bost pertsona hautatzeko oinarriak onartu dira.
Jarraian, onartutako oinarriak eta eskaera orria:
Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 4tik maiatzaren 18ra bitartekoa izango da, biak barne.

